Cardinales taldea Slowpitch txapelketan parte hartzen hasi da

Slowpitch softbol-txapelketa mistoaren lehen jardunaldia jokatu zen Iruñeko C.D. Amaya-ko instalazioetan, joan den apirilaren 15ean. Helburua da kirol hori beste jokalari heldu batzuengan hurbiltzea eta “Playing for Refuge” errefuxiatuari laguntza emateko programa babestea. `Slowpitch Playing for Refuge´ txapelketaren lehen edizioa da. Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioak antolatzen du, eta Cardinales taldea parte-hartzaileetako bat da. Taldea gure herrialdean errefuxiatu-egoeran dauden jokariek osatzen dute, eta jokalariak CEAR eta Gurutze Gorria elkarteko kideak ere badira.
