Goialdea-playing-for-refuge

HELBURUAK

ALBISTEAK

BAZKIDEAK

DOKUMENTAZIOA

Navarra de Colores

Playing for refuge

Kirola, errefuxiatuak gizarteratu eta integratzeko tresna, Europar Batasunarekin batera finantzatua.

Playing for Refuge proiektuaren helburu nagusia da errefuxiatuak kirolaren bidez gizarteratzea eta Nafarroako gizartean integratzea; zehazki, beisbolaren eta sofbolaren bitartez, hain zuzen.

Proiektuak 24 hilabeteko iraupena du, eta Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak koordinatu du.

Playing for Refugek jarduera-programa pilotu bat garatu du bai beisbol inklusiboa lantzeko, bai errefuxiatuen eta harrerako komunitatearen artean bizikidetza-gune parte-hartzaile eta sozialak bultzatzeko. Programa, gainera, politika publikoetan txerta daiteke eta beste kirol batzuen bidez ere gauzatu daiteke Nafarroan eta Europako beste leku batzuetan.

Programa pilotuaren barnean, badira haurrak eta helduak prestatzeko programak; errefuxiatuendako lanbide heziketa, hala nola beisbol arbitroak eta ofizialak; prestakuntza babesean eta kulturarteko bizikidetzan beisbol eta sofbol ofizialentzat; familiendako beisbol eta sofbol jardunaldiak; babes sare baten sorrera errefuxiatuen eta tokiko herritarren artean; eta eskualdeko nahiz Europako txapelketen antolaketa.

Proiektuaren garapenean Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioa, Gurutze Gorria eta CEAR dira partaide, eta Nafarroako Kirol Institutua eta Espainiako Beisbol eta Sofbol Federazioa dira laguntzaile.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren barnean kide dira  Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua,  Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetza eta Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako borrokarako Zerbitzua, eta Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.