cabecera-playing-for-refuge

HELBURUAK

ALBISTEAK

BAZKIDEAK

Navarra de Colores

NAFARROA KOLORETAN

Family Day bat egin da Osasuna futbol klubeko lehen plantillarekin

30/05/2024

Taxoareko instalazioetan, Playing for refuge ekimenaren Family Day ekitaldia egin zen joan den maiatzaren 22an, goizean, Osasuna futbol klubeko lehen plantillako teknikariek eta jokalariek parte hartuta.

Proiektuan ari direnez gain, senideak, monitoreak eta ekiemenean partaide diren erakundeetako kideak bertaratu ziren, 50etik gora lagun, guztira. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi zen, gorritxoen entrenatzailea entrenamendura bertaratuta. Behin entrenamendu saioa bukatutakoan, Jagoba Arrasate solasean aritu zen proiektuko taldearekin, haiekin ere argazkiak eginda. Aimar Oroz, Iker Muñoz eta Sergio Herrera jokalariak, bestalde, bateatze-tunela probatzera animatu ziren, Taxoareko zelaietako batean paratua baitzegoen, eta jardunaldira bertaratutako jendearekin ere argazkiak atera zituzten. Miriam Rivas ere hurbildu zen bateatze-tunelera, hau da, Osasuna futbol klubeko emakumezkoen kapitainetako bat.Ekitaldia bukatzeko, guztiek ere giro ederrean gosaldu zuten Taxoareko instalazioetako tabernan.

Ekitaldia bukatzeko, guztiek ere giro ederrean gosaldu zuten Taxoareko instalazioetako tabernan.