Slowpitch jardunaldia, Halloween jaia dela eta
Amaya Kirol Hirian, slowpitchjardunaldia jokatu zen joan den urriaren 28ko arratsaldean (larunbata),PlayingforRefuge Europako proiektuaren baitan, Halloween jaiaren ospakizunaren harira.
Zehazki, slowpitch ligako bi partida jokatu ziren. Arga Frogs 13 eta 2 nagusitu zitzaion Cardinales taldeari, eta Toros taldea, berriz, 9 eta 1, Amayari. 80 bat lagun bertaratu zen partida ikustera, haietako asko mozorrotuta, eta pic-niceta musika ere izan ziren.
Ohorezko sakea hainbat lagunek egin zuten, hots, Marisol de la Nava MartínMigrazio Politiketarako zuzendari nagusi berriak, Jorge Aguirre Oviedo Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari-kudeatzaile berriak, eta Thibault De Lucasek, hau da, CEAR erakundeak Nafarroan duen arduradunak.
Goiz osoan zehar, giro bikaina izan zen, eta mozorrorik originalenak jantzitako pertsonek opari sorta bana jaso zuten: bizkar-zakua, zorroa, libreta, beisbol txanoa eta beisbol pilota.