Proiektuko lehen prestakuntza babesean eta kulturarteko bizikidetzan
Heldu den martxoaren 15ean, ostirala, babesari eta kulturarteko bizikidetzari buruzko lehen prestakuntza eginen da Playing for refuge proiektuaren barnean, oraingo honetan Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioko teknikariei eta beisbol klubetako langileei zuzendua.
CEAR eta Gurutze Gorriko kideek emanik, hainbat gai landuko dira lau orduan, hala nola asilo-eskubidea (atzerritarrei buruzko legea eta asilo-prozedura), errefuxiatuak eta migrazioak (nor, zergatik, nola eta nora datozen), Espainiako harrera-sistema (harrera-ibilbideak eta alderdi psikologikoak) eta kulturarteko bizikidetza (errefuxiatuak gizarteratzeko politika eta programak, eta gizarteratzearen alderdi komunitarioak).
Interesdunek migraciones.europa@navarra.es helbidean eman behar dute izena.