Proiektuaren lehenbiziko prestakuntzak egin dira babesean eta kulturarteko bizikidetzan
Joan den martxoaren 15ean eta 19an, Playing for refuge proiektuaren lehenengo prestakuntzak egin ziren babesean eta kulturarteko bizikidetzan.
Hilaren 15ean, lau orduko prestakuntza egin zen Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioko teknikarientzat, bai eta beisbol klubetako langileentzat ere, Ainara Iribarrenek (CEAR) eta Miriam Morenok (Gurutze Gorria) emanik. Federazioko hiru kide bertaratu ziren.
Hilaren 19an, bestalde, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko langileendako prestakuntza egin zen, bi ordukoa, Ainara Iribarrenek eta Miriam Morenok ere emanik. Saioan, guztira, 10 lagunek parte hartu zuten.
Bi prestakuntza-saioei ederki iritzi zieten parte-hartzaileek eta hainbat gai izan ziren aztergai, hala nola asilo-eskubidea (Atzerritartasun legea eta asilo-prozedura), errefuxiatuak eta migrazioak (nor datozen, zergatik datozen, nola datozen eta nora datozen), Espainiako harrera-sistema (harrera-ibilbideak eta alderdi psikologikoak) eta kulturarteko bizikidetza (errefuxiatuak gizarteratzeko politikak eta programak, gizarteratzearen alderdi komunitarioak).